Lekaroz, Doneztebe eta Leitzako institutuetako ikasleek kontzertuak eskainiko dituzte maiatz hasieran

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2017ko api. 28a, 11:05

Eskualdeko institutuetako ikasleek urtero eskaintzen dituzte kontzertuak.

Maiatzaren 2an Lekarozen, 3an Donezteben eta 4an Leitzan

Urtero bezala, aurtengoan ere Lekaroz, Leitza eta Doneztebeko institutuetako ikasleak hiru herri hauetan bilduko dira musika arloan ikasturtean zehar ikasi eta landutakoa eskaintzeko asmotan. Maiatzaren 2an, asteartean, Lekarozen; maiatzaren 3an, asteazkenean Donezteben eta maiatzaren 4an, ostegunean, Leitzan eskainiko dute, guztiak arratsaldeko 5etan.

Kantutegiari dagokionez mota desberdinetako abestiak entzuteko aukera izanen da: euskal abestiak, musika klasikoa, rock estiloko abestiak…

 

Egitaraua 2017

Musikariek Bergamasca (XVI. Mendeko Italiako dantza), 500 urte (Bizardunak taldea), Wake me up (Avicii), Azken Dantza (Pantxoa eta Pello), Kaixo (Urtz), Miñi (Alaitz eta Maider), Nothing else matters (Metallica), Laztana (Latzen), Konplize ditut eta (Mikel Markez), Madre tierra (Chayane) eta Napartheid (Kojonprieto y los Huajolotes) joko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun