Emaitza argiak izan dira Laxoa txapelketako 4. jardunaldian

Ttipi-Ttapa 2017ko api. 26a, 08:37
Lehen itzuliko azken jardunaldia jokatuko dute asteburuan.

Iruritako bi taldeak indartsu daude eta Koteto Ezkurraren Doneztebe-Zarbonet taldeak lehen aldiz galdu du

Baztan-Errekako 38. Laxoa txapelketako laugarren jardunaldia jokatu da asteburuan. Iruritako bi taldeek garaipenak lortu zituzten eta Koteto Ezkurra eta bertze zenbait beterano biltzen dituen Doneztebe Zarbonet taldeak lehen aldiz galdu du.

 

4. jardunaldiko emaitzak

1. multzoa

Arraioz Sagardia – Doneztebe Apezteguia: 5 – 9

Irurita Miguelene – Doneztebe Zarbonet : 9 – 2   

Atsedena: Doneztebe Titi

 

2. multzoa

Doneztebe The Moment – Doneztebe Mikelo: 9 – 4

Doneztebe Avia – Irurita Biek : 4 – 9

Atsedena: Oiz Kokoetxea

 

Arraioz Sagardia (M. Mindegia – X. Mihura – A. Alunda – J. Gamio) 5

Doneztebe Apeztegia (J.Apeztegia-R.Etxebeste-J.Juanena-I.Santesteban) 9

Markagailua: 0-2, 1-2, 1-3, 2-3, 2-5, 3-5, 3-8, 5-8, 5-9.

Doneztebeko taldeak Arraiozkoari ez zion aukerarik eman. Mindegiak ez zuen asmatu; Apeztegiak, ordea, min handia egin zuen, nahiz eta normalean Arraiozko plaza sakalari ezkerrendako ez den aproposena.   

 

Irurita Miguelene (X.Barberena-G.Urtasun-J.Ramos- E. Prim) 9

Doneztebe Zarbonet (K.Ezkurra-P. Iribarren -L.Apezetxea-J. Mª Zabala) 2

Markagailua: 1-1, 2-2, 9-2.

Emaitza ikusita, iruritarrek partida erraz irabazi zutela ematen du, baina azken bizpahiru jokoak ezik, gainerako guztiak oso borrokatuak izan ziren; joko guztietan doneztebarrak 40ra ailegatu ziren. Ezkurra sakean aritu zen (Ganboa lesionatuta dago) eta Iribarren itzuli egin zen plazara.

 

Donezteb. The Moment (P.Vertiz – J. San Miguel–M.Telletxea–J. Vertiz) 9

Doneztebe Mikelo (J.Juanena - X.Ibarrola - U. Sapuppo – J.Etxebeste) 4

Markagailua: 4-0, 4-2, 5-2, 5-4, 9-4.

Gaur egungo azpitxapeldunek, nahiz eta bi ordezko jokalariekin jokatu, txapelketako lehenbiziko hiru puntuak lortu zituzten. Baina ez zen partida ona izan. The Moment taldeak kintze ikusgarriak eta hutsak tartekatu zituen eta Mikelo taldeak, berriz, gora-behera handiak izan zituen, jokoak egiteko aukerak aprobetxatu gabe.

 

Doneztebe Avia (J.Almandoz– A.Mutuberria–J. Apezetxea–J. Telletxea) 4

Irurita Biek (J. Azkarate - J. Urtasun – G. Etxenike – I. Etxandi) 9

Markagailua: 0-4, 2-4, 2-5, 3-5, 3-6, 3-7, 4-7, 4-9.

Iruritako taldeak goitik behera dominatu zuen partida. Azkaratek erakustaldia eskaini zuen, mota guztietako sakeak eginez; bere lagunak ere, bikain. Ikusle batek baino gehiago talde hau aurtengo txapelketan faboritotzat jotzen du.

 

SAILKAPENA

 

1.MULTZOA

Jokatuak

Irabaziak

Galduak

Alde

Kontra

PUNTUAK

1. IRURITA MIGUELENE

4

3

1

34

24

9

2. DONEZ. APEZTEGIA

3

2

1

23

16

6

3. DONEZ. ZARBONET

3

2

1

20

22

4

4. ARRAIOZ SAGARDIA

3

1

2

20

25

3

5. DONEZTEBE TITI

3

0

3

17

27

2

 

 

2.MULTZOA

Jokatuak

Irabaziak

Galduak

Alde

Kontra

PUNTUAK

1. DONEZTEBE AVIA

4

2

2

30

28

7

2. IRURITA BIEK

2

2

0

18

6

6

3. DONE. THE MOMENT

2

1

1

14

13

3

4. DONEZTEBE MIKELO

3

1

2

19

26

3

5. OIZ KOKOETXEA

3

1

2

16

24

2

 

5.JARDUNALDIA     

1.MULTZOA

Arraioz Sagardia – Doneztebe Titi, larunbatean 17:00etan.

Doneztebe Zarbonet – Doneztebe Apezteguia, igandean 17:00etan.

Atsedena: Irurita Miguelene

 

2.MULTZOA

Oiz Kokoetxea – Doneztebe The Moment, larunbatean 17:00etan.

Doneztebe Mikelo – Irurita Biek, larunbatean 17:00etan

Atsedena: Doneztebe Avia   

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun