erran.eus

Bazko Astean ere murritz geldituko da kirol asteburua

  Kirola  Mendialdea

Baztango talde nagusiak, jubenilek eta kadeteek Giltxaurdin jokatuko dute 

Aste Santuko asteburuaren ondotik, Bazko Astekoa ere atseden izanen da eskualdeko kirol talde gehienentzat. Futbolean Gipuzkoan ari diren eskualdeko taldeek atseden izanen dute. Nafarroako ligan talde nagusiek partidak izanen dituzte. Baztango Maila Autonomiko, jubenil eta kadete mailako taldeek etxean jokatuko dute. Eskubaloian, saskibaloian eta areto-futbolean, partida bakan batzuk bertzerik ez dira jokatuko.

Bazko Astean ere murritz geldituko da kirol asteburua
Baztan futbol talde nagusiak Giltxaurdin jokatuko du larunbat arratsaldean. | Ikusi handiago | Argazki originala

 

FUTBOLA

Nafarroako lehen maila autonomikoan

Baztan – CD Ilumberri, larunbatean 16:30ean Elizondoko Giltxaurdin.

 

Nafarroako Preferenten

Rotxapea CD – Doneztebe, larunbatean 11:15ean Iruñeko El Irati zelaian.

 

Nafarroako jubenilen Liga nazionalean

Baztan – UDC Txantrea, igandean 17:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

 

Nafarroako jubenilen lehen mailan

Rotxapea CD - Doneztebe FT, larunbatean 17:00etan Iruñeko El Irati zelaian.

 

Gipuzkoako kadeteen lehen mailako kopan

Beti Gazte – Mariño, larunbatean 11:30ean Lesakako Mastegin, gibeleratutako partida.

 

Nafarroako kadeteen lehen mailan

Baztan – CD Itaroa Huarte, igandean 12:15ean Elizondoko Giltxaurdin.

 

ARETO-FUTBOLA

Gipuzkoako hirugarren mailan

Umore Ona Goizueta – Gaintxu AFT, ostiralean 20:30ean Goizuetako eskolako pilotalekuan.

 

Infantil mutikoak

Aurrera – CD Tafatrans Vulcanizados Ruiz, larunbatean Leitzako kiroldegian.

  

ESKUBALOIA

Kadete neskak

Baztango BKT  - Navarro Villoslada Anaitasuna, larunbatean 11:00etan Elizondoko kiroldegian.

Erreka – Anaitasuna, larunbatean 11:00etan Doneztebeko kiroldegian.

 

Alebin neskak

Loyola A - Baztango BKT A, larunbatean 10:30ean Iruñeko San Ignacio kiroldegian.

Cantolagua - Baztango BKT B, larunbatean 10:30ean Zangozako Cantolagua pilotalekuan.

BM Lizarreria – Erreka, larunbatean 11:30ean Lizarrako Oncineda karpan.

 

SASKIBALOIA

Junior neskak

San Cernin B - Toki Ona Bortziriak, larunbatean 11:00etan Iruñeko San Cernin kiroldegian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa