Laxoa txapelketako zazpi partida jokatu dituzte Aste Santuan

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2017ko api. 18a, 10:15

Koteto Ezkurraren presentzia ez ezik, Luis Migel Apezetxearen buelta ere aipagarria da Doneztebe Zarbonet taldean. 15 urterekin irabazi zuen txapela eta 32 urte beranduago bueltatu da plazara.

Ikusle ugari hurbildu da plazetara eta berdintasun handiko norgehiagokak ikusi ditu

Baztan-Errekako XXXVIII. Laxoa txapelketa aitzinera doa eta Aste Santuko eguraldi polita aprobetxatuz, hirugarren jardunaldia ez ezik, gibeleratutako bertze hiru partida ere jokatu dituzte. Jende ugari hurbildu da plazetara, Koteto Ezkurraren presentzia, derbiak… zer ikusi aunitz bazelako. Emaitzek adierazten duten bezala, aurtengo txapelketan berdintasun handia da.

 

Gibeleratutako partiden emaitzak

Doneztebe Avia – Doneztebe Mikelo: 8 – 9 

Irurita Miguelene – Doneztebe Titi: 9 – 8

Doneztebe Zarbonet – Arraioz Sagardia: 9 – 6

 

3.JARDUNALDIA

1.MULTZOA

Doneztebe Titi – Doneztebe Apeztegia: 2 – 9

Arraioz Sagardia – Irurita Miguelene : 9 – 7

Atsed./Desc.: Doneztebe Zarbonet

 

2.MULTZOA

Doneztebe Mikelo – Oiz Kokoetxea: 6 – 9  

Doneztebe Avia – Doneztebe The Moment: 9 – 5

Atsed./Desc.: Irurita Biek

 

Doneztebe Avia (J.Almandoz– A.Mutuberria–J. Apezetxea–J. Telletxea) 8

Doneztebe Mikelo (J.Juanena - X.Ibarrola - U. Sapuppo – J.Etxebeste) 9

Markagailua: 0-2, 2-2, 3-3, 4-4, 5-5, 6-6, 7-7, 8-8, 8-9.

Hagitz partida polita, borrokatua eta saltsa handikoa. Sakalari bakoitzak bere armak erabili zituen: Almandozek sake loratuak eta beti paretara; Juanenak berrik sake gehienak azpitik egin zituen. Errestoan Ibarrola nabarmendu zen.

 

Irurita Miguelene (X.Barberena-G.Urtasun-J.Ramos-E.Prim) 9

Doneztebe Titi (E.Zabala-E.Garcia-P.Garcia-I.Maylin) 8

Markagailua: 1-1, 3-1, 3-3, 4-4, 5-5, 8-5, 8-8, 9-8.

Doneztebeko talde gazteak partida ia ia galdutzat eman ondoren, sorpresa emateko doi-doi egon zen txapeldunen kontra; azken jokoan aukera ederrak izan zituen garaipena lortzeko.

 

Doneztebe Zarbonet (F.Ganboa-K.Ezkurra-L.Apezetxea-S.San Miguel) 9

Arraioz Sagardia (M.Mindegia – X. Mihura – A.Alunda – J.Gamio) 6

Markagailua: 4-0, 4-1, 5-1, 5-2, 6-2, 6-3, 7-3, 7-4, 8-4, 8-6, 9-6.

Ezkurraren presentziak berriz ere ikusmin handia sortu zuen; Bear Zana plazan jende anitz bildu zen. Doneztebarrak Ganboaren sakeari esker kintzea dominatzen hasten ziren; Koteto berriz, ongi errestoan pilotari sekulako gatza emanez. Arraioztarrak gaizki ibili ziren paretan, baino puntu bat eskuratzea lortu zuten eta pozik joan ziren.

 

Doneztebe Titi (E.Zabala - A. San Martín - P.Garcia - I.Maylin) 2

Doneztebe Apeztegia (J.Apeztegia-R.Etxebeste-J.Juanena-I.Santesteban) 9

Markagailua: 0-4, 1-4, 1-8, 2-8, 2-9.

Apeztegia sakalari ezkerraren erakustaldia; sake motzak, luzeak eta paretara nahasi zituen; berak emandako efektuak aurkariek ez zituzten inoiz erantzun. 

 

Arraioz Sagardia (M.Mindegia – X. Mihura – A.Alunda – J.Gamio) 9

Irurita Miguelene (X.Barberena-G.Urtasun-J.Ramos- E. Prim) 7

Markagailua: 0-3, 2-3, 2-4, 4-4, 5-5, 6-6, 6-7, 9-7.

Arraiozek buelta eman zion ikusgarria suertatu zen partidari, azken jokoetan batez ere Mindegiaren sakeari esker. Bera eta Urtasun izan ziren jokalaririk hoberenak; arraioztarrak hamaika sake sartu zituen elizako estratan, baina Urtasunek ere bertze hainbertze erresto elizako paretatik bertze aldean dagoen pareta gainetik pasatu (90 metro).

 

Doneztebe Mikelo (J.Juanena - X.Ibarrola - U. Sapuppo – J.Etxebeste)

Oiz Kokoetxea (I.Zelaieta - A.Saldias - I.Mendiola – G.Zelaieta)

Markagailua: 1-1, 2-2, 4-2, 4-4, 6-4, 6-9.

Oizko talde gazteak sekulako sorpresa eman zuen eta txapelketako lehenbiziko puntuak lortu; ematen zuen gazteek behera eginen zutela, baina partidaren bigarren zatian lau oiztarrak perfektuak egon ziren. Doneztebarrak berriz, konfidantzarik gabe. 

 

Doneztebe Avia (J.Almandoz– A.Mutuberria–J. Apezetxea–J. Telletxea) 9

Doneztebe The Moment (P.Vertiz – J. San Miguel–J. Arraztoa–J. Vertiz) 5

Markagailua: 1-1, 2-2, 3-3, 4-4, 6-4, 6-5, 9-5.

Urtero bezala, iazko azpitxapeldunek debuta txarra egin dute txapelketan; agian Legarraren falta nabarmendu zen (Julen San Miguel aritu zen bere partez), baina lauak aritu ziren gaizki. Avia taldekoek berriz, ongi, batez ere Almandoz sakalaria, min handia eginez.

 

SAILKAPENA

1.MULTZOA

Jokatuak

Irabaziak

Galduak

Jokuak alde

Jokuak kontra

Puntuak

1. IRURITA MIGUELENE

3

2

1

25

22

6

2. DONEZ. ZARBONET

2

2

0

18

13

4

3. DONEZTEB. APEZTEGIA

2

1

1

14

11

3

4. ARRAIOZ SAGARDIA

2

1

1

15

16

3

5. DONEZTEBE TITI

3

0

3

17

27

2

 

 

2.MULTZOA

Jokatuak

Irabaziak

Galduak

Jokuak alde

Jokuak kontra

Puntuak

1. DONEZTEBE AVIA

3

2

1

26

19

7

2. IRURITA BIEK

1

1

0

9

2

3

3. DONEZTEBE MIKELO

2

1

1

15

17

3

4. OIZ KOKOETXEA

3

1

2

16

24

2

5. DONE. THE MOMENT

1

0

1

5

9

0

 

 

4 jardunaldia, datorren asteburuan

1. Multzoa

Arraioz Sagardia – Doneztebe Apezteguia, igandean 17:00etan.

Irurita Miguelene – Doneztebe Zarbonet, igandean 17:00etan.

Atsedena: Doneztebe Titi

 

2. multzoa

Doneztebe The Moment – Doneztebe Mikelo, igandean 18:00etan.

Doneztebe Avia – Irurita Biek, igandean 16:00etan.

Atsedena: Oiz Kokoetxea 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun