Berandu ospatuko da aurten Aste Santua, apirilaren akabailan, eta ondorioz, bisitari aunitzek Mediterraneoko hondartzetara joateko plana egin dute. Bertze batzuek mendia eta hondartzaren aldeko apostu eginez, Baztan-Bidasoa aukeratu dute, Gipuzkoako zein Iparraldeko kostaldetik hurbil dagoen eskualdean.
Azken orduan inork erreserba bertan behera uzten ez badu behintzat, ehuneko ehunean beteak egonen dira Aste Santuan turistei zuzendutako establezimenduak.
Baztan-Bidasoa mendi aldeko destino gisara sendotu da. Aste Santurako Nafarroa da Espainiako estatuan bisitariek gehien aukeratu duten tokia. Zerrendan bigarrena agertzen da Foru Erkidegoa ( % 96’75) Kanariar Irlen gibeletik (%97’62).