Koteto Ezkurra handiak garaipenarekin debuta egin du Baztan-Errekako laxoa txapelketan

Ttipi-Ttapa 2017ko api. 11a, 11:45
Koteto Ezkurrak eta jokalari historiko beteranoek osatzen dute Doneztebe zarbonet taldea.

Doneztebe Zarbonet taldeak 7-9 irabazi zion Doneztebe Titi ostatuari derbian

Baztan-Errekako XXXVIII. Laxoa txapelketan bigarren jardunaldia jokatu dute asteburu honetan. Koteto Ezkurra handiak debita egin du txapelketa eta ikusmin handia pizteaz gain, garaipena lortu zuen bere bi iloben kontra, Josetxo Ezkurra erremontelaria eta Zabalaren kontra. Irurita Miguelene gaur egungo txapeldunak ere garaipena lortu zuen.

 

Bigarren jardunaldia

Lehen multzoan

Doneztebe Titi – Doneztebe Zarbonet: 7 – 9 

Irurita Miguelene – Doneztebe Apezteguia: 9 – 5

Atsedena: Arraioz Sagardia

 

Bigarren multzoan  

Doneztebe Avia – Oiz Kokoetxea: 9 – 5  

Doneztebe The Moment – Irurita Biek: Atzeratua

Atsedena: Doneztebe Mikelo

 

Doneztebe Titi (E.Zabala-E.Garcia-P.Garcia-J.Ezkurra) 7

Doneztebe Zarbonet (F.Gamboa-K.Ezkurra-L.M.Apezetxea-J.Mª.Zabala) 9

Markagailua: 0-1, 1-1, 1-2, 2-2, 2-4, 4-4, 4-5, 5-5, 5-6, 7-6, 7-9.

Koteto Ezkurraren debutak aurtengo txapelketan ikusmin handia eta jende anitz eraman du Bear Zana plazara. Bertze taldean (Don. Titin) bere bi iloba: Ezkurra II erremontista eta Zabala sakalaria. Eta ikusleek partida handi, ona eta luzea (2 ordu eta 20 minutu) ikusi ahal izan zuten eta Kotetoren pilotakadak gogoz txalotu. Doneztebe Zarbonet taldea faboritoen artean dago.

 

Irurita Miguelene (X.Barberena-G.Urtasun-J.Ramos-E.Prim) 9

Doneztebe Apeztegia (J.Apeztegia-R.Etxebeste-J.Juanena-I.Santesteban) 5

Markagailua: 1-1, 2-2, 3-3, 4-5, 9-5.

Gaur egungo txapeldunei kosta zitzaien partida irabaztea; 2. zatian Doneztebeko taldeak behera egin zuen eta iruritarrek iazko maila erakutsi zuten, batez ere Barberenaren sakeari esker.

 

Doneztebe Avia (J.Almandoz– A.Mutuberria–J. Apezetxea–J. Telletxea) 9

Oiz Kokoetxea (I.Zelaieta-L.Mendiola-I.Bereau-J.Oiarzabal) 5

Markagailua: 2-0, 2-1, 3-1, 3-2, 7-2, 7-5, 9-5.

Emaitzak ez du erakusten plazan izan zen lehia. Partidak bi ordu pasa iraun zuen; joko gehienak luzeak eta borrokatuak izan ziren. Oizko taldeak, nahiz eta jubenil mailako bi jokalari izan, partida handia jokatu zuen.

 

Datozen partidak

Datorren asteburuan, larunbatean, igandean eta astelehenean jokatuko dute hirugarren jardunaldia, baina Ortzegun eta Ortziral Santuan, lehen jardunalditik gibeleratutako bi partida ere jokatuko dituzte. Beraz, Aste Santu osoan izanen dira partidak han eta hemen.

Ortzeguna 13, 11:00etan

Doneztebe Avia – Doneztebe Mikelo

Ortzirala 14, 18:00etan

Doneztebe Zarbonet – Arraioz Sagardia

 

Hirugarren jardunaldia

A Multzoa

Doneztebe Titi – Doneztebe Apeztegia, astelehenean 16:00etan.

Arraioz Sagardia - Irurita Miguelene, igandean 17:00etan.

Atsedena: Doneztebe zarbonet

 

B multzoa

Doneztebe Mikelo – Oiz Kokoetxea,  larunbatean 17:00etan.

Doneztebe Avia - Doneztebe The Moment , astelehenean 18:00etan.

Atsedena: Irurita Biek

 

Bosna taldeko bi multzotan banatuta ari dira taldeak. A multzoan Irurita-Miguelene (Xabi Barberena, Gorka Urtasun, Jagoba Ramos eta Egoitz Prim), Doneztebe-Apezteguia (Ramontxo Etxebeste, Jon Apeztegia, Joseba Juanena eta Ibai Santesteban), Doneztebe-Titi (Emilio Zabala, Eloi Garcia, D. Pio Garcia eta Iñaki Maylin), Doneztebe-Zarbo.net (Felipe Ganboa, Luis Miguel Apezetxea, Jesus Mari Zabala eta Jose Mari Anzizar beteranoak) eta Arraioz-Sagardia (Mikel Mindegia, Xabier Mihura, Aritz Alunda eta Xabier Maritorena) ari dira; B multzoan, Doneztebe-The Moment, (Pascual Bertiz, Koldo Legarra, Javier Bertiz eta Jokin Arraztoa) Doneztebe-Avia (Asier Mutuberria, Javier Almandoz, Jokin Apezetxea eta Juan Telletxea), Doneztebe-Suma (Unai Sapuppo, Josu Juanena, Xabier Ibarrola eta Joseba Grazenea), Irurita-Biek (Jorge Azkarate, Joseba Urtasun, Guillermo Etxenike eta Iñaki Etxandi) eta Oiz-Kokoetxea (Iker Bereau, Lander Mandiola, Ioritz Zelaieta eta Iñaki Etxandi).

Multzo bakoitzeko lau lehenbizikoek final laurdenak jokatuko dituzte ekainaren 24aan eta uztailaren 1 eta 8an; irabazleek finalaurrekoak jokatuko dituzte uztailaren 15, 22 eta 29an eta finala Doneztebeko Bear Zana plazan jokatuko da abuztuaren 5ean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun