Aisialdia eta Gastronomia Gida argitaratu du aurten ere Ttipi-Ttapak

Ttipi-Ttapa 2017ko api. 6a, 09:10

Aisialdia eta Gastronomia Gidaren azala.

Turistak ibiltzen diren tokietan banatu dira 8.000 ale eta Leitzaldea-Urumealdeko informazioa ere sartu du lehen aldiz 

Baztan, Bidasoa, Mendialdea eta Xaretako Aisialdia eta Gastronomia Gida argitara eman berri du Ttipi-Ttapak. Bertan, inguru honetako 130 bat jatetxe, ostatu, komertzio eta aisialdirako enpresen eskaintzaren berri ematen da 90 orrialdetan (azkeneko edizioan baino 30 gehiago), bakoitzak eskaintzen dituen berezitasunak eta zerbitzuak azalduz hiru hizkuntzatan, euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez. Baztan-Bidasoa-Xareta-Mendialdealdeko mapa bat ere badu.

 

8.000 ale argitaratu dira, ohi baino 1.000 gehiago, turistak ibiltzen diren tokietan banatu direnak, jendeak har dezan eta bazkaltzeko edo afaltzeko plana egiten lagungarri izateko. Era berean, iragarkia jarri duen jatetxe-ostatu bakoitzean ere utzi dira ale batzuk bezeroen artean banatzeko. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun