33 langabetu guttiago daude eskualdean martxo hondarrean

Ttipi-Ttapa 2017ko api. 5a, 07:29

Langabezian dauden 916 lagunek emana zuten izena Doneztebeko Enplegu Bulegoan

916 lagunek emana zuten izena Doneztebeko Enplegu Bulegoan martxo hondarrean, otsailean baino 33 guttiagok. Nafarroa osoan %0,90 jautsi da langabezia, eta eskualdean banaz bertzekotik goiti, %3,48. Portzentaian, langabezia gehien jautsi den bigarren bulegoa da Doneztebekoa.

Gazteen artean langabezia goiti

Adina eta sexuari dagokionez, 25 urtez goitiko gizasemeen artean 363 lagun daude langabezian, otsailean baino 30 guttiago. Adin tarte horretako emakumeen artean ere otsailean baino 13 guttiago daude langabezian, 469. 25 urtez beheitikoen artean, ordea, otsailean baino langabetu gehiago daude: 45 gizaseme (2 gehiago) eta 39 emakume (8 gehiago).

Zerbitzuen arloak segitzen du langabe gehien izaten, baina martxoan 24 guttiago daude, 683tik 659ra pasatuz. Industria arloan ere 144tik 131ra pasatu da langabetu kopurua (13 guttiago). Eraikuntzan, otsailean baino 5 langabetu guttiago daude, 56 denera. Nekazaritzan, aldiz, lagun bat gehiago dago langabezian, 25 denera, eta aitzinetik lanik egin ez dutenen artean ere 45 lagun daude langabezian, otsailean baino 8 gehiago.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun