Bazkide kanpainari berri bati ekin dio Menditarrak BRT taldeak

Ttipi-Ttapa 2017ko mar. 17a, 13:28

Ttikienetatik hasita lana gogotik egiten du Menditarrak BRT errugbi taldeak.

Bazkide Babeslea, Laguna edo Txikia izan daiteke, bakoitza bere prezio eta onurekin

Azken urteotan bezala, BRT Menditarrak taldeak bazkideak bereganatzeko lanarekin segitzen du eta bertan parte hartu, lagundu eta elkarlanean dabiltzan guztiak eskertu nahi ditu. Bazkide txartelaren eguneratzeko eta proiektu hontara gehitu nahi duen oro erakartzeko ordua iritsi da. Bazkide txartela 2017 urterako baliagarria izanen da eta hiru bazkide mota daude (babeslea, laguna eta txiki) bakoitza bere prezio eta onurekin.

 

Honela, bazkide txikiek 5 euro ordaindu beharko dute eta opari sorpresa jasoko dute. Bazkide Lagunak 15 euroko urteko saria ordaindu beharko du. Horren truke, partiden ondorengo hirugarren denboretan BRTetxe elkartean pintxo, garagardo, edo tragoxka musu-truk hartzeko aukera izanen dute, zelaiko tabernan tragoxkak merkeago, BRT taldeak saltzen duen materialean eta taldeak antolatutako bidaia eta ekintzetan deskontuak, taldeari buruzko informazio zehatza eta eguneratua whatshap edo emailez hartzeko aukera eta urteroko Ultzamako gaupasarako sarrera debalde izanen dute. Aurten maiatzaren 6an izanen da besta. Bazkide Babesleak, berriz, 30 euroko urteko saria ordainduz, onura horiek guztiez gain, urteroko festako afaria debalde izanen du, baita taldeak egiten duen bazkideen batzarretara joateko eskubidea ere.

2016an ere bazkide zirenek eta bazkide izaten segitu nahi dutenek BRT-ri adierazi beharko diote (brt@baztanrt.com helbidera idatziz, whasapp edo sms bidez 619196780 telefonoan, edo taldeko bitartekoari erranez) eta berehala jasoko dute txartel berria. Harpidetza utzi nahi dutenek ere bide beretik adierazi beharko dute.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun