Julen Zelaieta eta Xabier Maia nagusitu dira Iruritan eta Uharten jokatutako azken final laurdenetan

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2017ko mar. 6a, 07:43

Josu Sanjurjo eta Julen Zelaieta kantari Iruritako Gizarte Bilgunean. Biek lortu zuten final aurrekoetarako txartela.

Honenbertzez, erabaki dira final aurrekoetan kantatuko duten 18 bertsolariak

Iruritako Gizarte Bilgunean jokatu zen larunbatean 43. Nafarroako Bertsolari Txapelketaren laugarren final-laurdena, aretoa bete duten 150 bertsozale baino gehiagoren aitzinean. Han aritu dira kantuan Saats Karasatorre, Josu Sanjurjo, Julen Zelaieta, Ekaitz Astiz, Amaia Elizagoien eta Oskar Estanga. Karasatorrek lehen aldiz hartu du parte txapelketa batean. Fernando Anbustegi aritu da gai-jartzaile lanetan. 

Saio puntugarriaren ondotik, Julen Zelaieta beratarrak eskuratu zuen puntu gehien, 306, eta horrenbestez, martxoaren 26an Agoitzen jokatuko den hirugarren finalaurrekorako sailkapen zuzena eskuratu du. Haren atzetik sailkatu dira Josu Sanjurjo, Amaia Elizagoien, Oskar Estanga, Ekaitz Astiz eta Saats Karasatorre. Bost bertsolari hauek bihar Uharten jokatuko den azken final-laurdeneko puntuazioen zain egon beharko dute hurrengo fasera sailkatzen diren jakiteko. Osotara, 18 bertsolarik egingo dute aurrera, oraingo 30etatik.

Honela geratu da saioko puntuazioa:

Julen Zelaieta, 306 puntu

Josu Sanjurjo, 289 puntu

Amaia Elizagoien, 279 puntu

Oskar Estanga, 272,5 puntu

Ekaitz Astiz, 266 puntu

Saats Karasatorre, 265,5 puntu

 

Martxoaren 19an Antsoainen jokatuko den finalaurrekorako zuzeneko txartela lortu zuen Xabier Maia Elizondoko bertsolaria Uharten. Behin final-laurdenak bukatuta, osatu da txapelketako finalaurrekoetan ariko diren 18 bertsolarien zerrenda. 180 bertsozale baino gehiago bildu dira Uharteko Arte Garaikideko Zentroan, azken final-laurdena jarraitzeko.

 

Bosgarren final laurdenean Xabi Maia nagusi

Uharteko Arte Garaikideko Zentroan jokatu da 43. Nafarroako Bertsolari Txapelketaren bosgarren eta azken final-laurdena, aretoa bete duten 180 bertsozale baino gehiagoren aurrean. Han aritu dira Sarai Robles, Irati Majuelo, Eneko Fernandez, Oskar Sanz de Acedo, Xabier Maia eta Ander Fuentes ‘Itturri’. Uharteko gaztetxoen bertso eskolako ikasleen agurrak eman dio hasiera saioari. Maider Ansa aritu da gai-jartzaile lanetan.

Saio puntugarriaren ostean, Xabier Maiak eskuratu du puntu gehien, 308,5, eta horrenbestez, martxoaren 19an Antsoainen jokatuko den hirugarren finalaurrekorako sailkapen zuzena eskuratu du. Haren atzetik sailkatu dira Eneko Fernandez, Ander Fuentes ‘Itturri’, Irati Majuelo, Sarai Robles eta Oskar Sanz de Acedo.

Honela geratu da saioko puntuazioa:

Xabier Maia, 308,5 puntu

Eneko Fernandez, 298,5 puntu

Ander Fuentes ‘Itturri’, 290,5 puntu

Irati Majuelo, 268 puntu

Sarai Robles, 266,5 puntu

Oskar Sanz de Acedo, 255,5 puntu

 

18 bertsolari final aurrekoetan

Horrenbertzez, osatu da Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoetan ariko diren 18 bertsolarien zerrenda. Final-laurden bakoitzeko irabazleari, sailkapenaren araberako hurrengo hamahiru bertsolariak gehitu zaizkio. Hauek dira sailkatuak: 

1

Julio Soto

343,5

2

Xabier Terreros

321,5

3

Aimar Karrika

344,5

4

Julen Zelaieta

306

5

Xabier Maia

308,5

6

Eneko Lazkoz

344,0

7

Iñigo Olaetxea

307,5

8

Iker Gorosterrazu

300,0

9

Joanes Illarregi

299,5

10

Eneko Fernandez

298,5

11

Saioa Alkaiza

296,5

12

Ander Fuentes Itturri

290,5

13

Kotte Plaza

290,5

14

Josu Sanjurjo

289

15

Patxi Castillo

288,5

16

Oier Lakuntza

288,0

17

Mikel Lasarte

284,0

18

Alazne Untxalo

280,0

 

Martxoaren 18an hasita, hiru finalaurreko jokatuko dira, eta horietako bakoitzeko irabazlea finalera sailkatuko da zuzenean. Sailkapenaren araberako bost bertsolari ere pasako dira apirilaren 8an Iruñeko Anaitasuna kiroldegian jokatuko den finalera. Hauek izango dira finalaurrekoak.

 

Martxoak 18

Martxoak 19

Martxoak 26

BERA, Kultur Etxea, 17:30

ANTSOAIN, Antzokia, 17:30

AGOITZ, Kultur Etxea, 17:30

Julio Soto

Xabier Terreros

Aimar Karrika

Eneko Lazkoz

Xabier Maia

Julen Zelaieta

Iñigo Olaetxea

Iker Gorosterrazu

Joanes Illarregi

Ander Fuentes ‘Itturri’

Saioa Alkaiza

Eneko Fernandez

Kotte Plaza

Josu Sanjurjo

Patxo Castillo

Alazne Untxalo

Mikel Lasarte

Oier Lakuntza

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun