Ezkurra II eta Zubirik garaipena lortu dute erremonteko Sagardoaren txapelketako lehen partidan

Ttipi-Ttapa 2017ko mar. 3a, 09:53

VII. Sagardoaren txapelketako aurkezpena. Lehenbiziko partida jokatu dute.

Zortzi bikote hasi dira lehian eta apirilaren 29an jokatuko dute finala 

Martxoaren 2an abiatu da erremonteko Sagardoaren zazpigarren txapelketa. Lehen partidan Oialume-zar sagardotegia ordezkatzen duten Josetxo Ezkurra doneztebarrak eta Aritz Zubiri goizuetarrak (Barrenetxea IV.ren ordez jokatu zuen), 40-37 irabazi zieten Otaegi eta Ion-i (Petritegi).

 

Bi multzotan banatutako lau bikotek jokatuko dute Sagardoaren txapelketako zazpigarren edizio hau: Otaegi eta Ion (Petritegi), Urriza eta Azpiroz (Larre-gain), Etxeberria IV eta Etxeberria III (Gurutzeta), Zeberio II eta Agirrezabala (Bereziartua), Ezkurra eta Aizpuru III (Altzueta), Uterga eta Larrañaga (Gaztañaga) eta Ansa II eta Endika (Setien).

Multzo bakoitzeko lehenbiziko bikoteak final erdietarako zuzenean sailkatuko dira eta bigarrenak final laurdenetarako. Hirugarren eta laugarren sailkatuek elkarren kontra jokatuko dute final zortzirenetan eta partida hauen irabazleek jokatuko dituzte final laurdenak. Finala apirilaren 29rako iragarri dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun