Bortzirietako eta Mungiako bertsolariek bertsopoteoa eskainiko dute larunbatean Beran

Ttipi-Ttapa 2016ko eka. 2a, 12:58

Joan den urtean Julen Zelaieta izan zen txapeldun

Ortziralean, berriz, Baztan-Bidasoko XXIX. Bertsopaper lehiaketako sariak banatuko dituzte Berako Kultur Etxean

Bortzirietako bertso eskolako eta Mungiako Taket bertso eskolako bertsolariek bertso poteoa eskainiko dute ekainaren 4an, larunbat arratsaldeko 7:30ean Mukixutik abiatuta.

 

Bezperan, Baztan-Bidasoko XXIX. Bertsopaper lehiaketako sari banaketa eginen da 18:00etan Kultur Etxean. Sariak banatzeaz gain, bertso-eskoletako ttikiek beraien antzerkitxoak ere eskainiko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun