Bi zirkuitu egongo dira aukeran: luzeenak 43 kilometro izanen ditu, 1.360 metroko desnibel akumulatuarekin eta laburrenak 30 kilometro, 1.050 metroko desnibelarekin. Zeharkaldian parte hartu behar dutenek larunbat gauean Iskibi kanpinean doan lo egiteko aukera izanen dute. Proba egunerako 12 euroko menua ere prestatu dute Iskibin, bertan bazkaldu nahi dutenentzat.
Kaskoa erabiltzea derrigorrezkoa da. Parte-hartzaile guztiak aseguratuak egongo dira, bi abituallamiento gune egongo dira eta bukaeran, luntxa, opari zozketa, dutxak eta bizikletak garbitzeko aukera ere izango da.