Larunbat eguerdiko 12:00etan dute hitzordua kantariek plazan
Hilaren 4an, Basaburu Ttikira joanen da Malerrekako Euskara Zerbitzuak hilero antolatzen duen Malerreka Kantuz ekimena. Larunbat eguerdiko 12:00etan, ager dadila jendeaSaldiasko plazara zintzur onarekin eta hura idortu arterainoko kezkarik ez eduki kantari aritzeko, gero izanen baita astia ahoa bustitzeko nahi bada ardotxo beltzarekin eta nahi bada ardotxo txuriarekin.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.