'Ni Urumea' dokumentala ikusgai izan da egunotan Goizuetan eta Aranon

Ttipi-Ttapa 2016ko eka. 1a, 07:47

Gaizka Aranguren zuzendariak azalpenak eman zituen Goizuetako Udaletxeko ganbaran.

Natura eta hirigintza ikuspegiak ez ezik, ibaiak gizakiarekin izandako harremanak ere agertzen dira

Urumea ibaiak bustitzen dituen udalerrietan Ni, Urumea dokumental etnografikoa egin du Cristina Enea Fundazioak, Labrit Multimedia ekoiztetxearekin. Ostiralean, maiatzak 27, Goizuetako Udaletxeko Ganbaran ikusteko aukera eta larunbat arratsaldean, berriz, Aranon.

 

Natura eta hirigintza ikuspegiak ez ezik, ibaiak gizakiarekin izandako harremanak ere agertzen dira, istorio eta kondairen bidez. Ni Urumea laburmetraiaren zuzendaria den Gaizka Aranguren eta Iñaki Rifaterra litografoak eskaini zuten saioa Goizuetako Udaletxeko Ganbaran eta herritarren interesa piztu zuen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun