Bortzirietako Bertso Eskolak eta Algortako Bertsolari Eskolak hartuko dute parte. 13:00etan poteoa abiatuko da Aterpetik. Ondotik, bazkaria eginen dute Ekaitza Elkartean eta 18:30ean bertze poteoa eginen dute Arantzako ostatuetan barna.
Bertso Truk ekimenaren baitan poteoa izanen da eguerdian eta ilunabarrean eta bazkaria Ekaitza Elkartean
Helduen bertso eskolen arteko hartu-emanak bulkatzeko asmoz jaio zen Bertso Truk ekimena joan den azaroan. Euskal Herriko bertso eskolen arteko desafioak dira eta eskualdeari dagokionez, lehenbiziko hitzordua Lesakan egin zen eta bigarrena, Arantzan izanen da larunbat honetan, apirilak 9.
Bortzirietako Bertso Eskolak eta Algortako Bertsolari Eskolak hartuko dute parte. 13:00etan poteoa abiatuko da Aterpetik. Ondotik, bazkaria eginen dute Ekaitza Elkartean eta 18:30ean bertze poteoa eginen dute Arantzako ostatuetan barna.
2016 api 08 Bortziriak
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.