Bardoak bertso ekimeneko lehen saioak ortziralean Donamarian eta Beran

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko urt. 19a, 08:11
Bardoak ekimeneko partehartzaile eta antolatzaileak, aurkezpenean.

16 taldek hartuko dute parte eta 71 bertsolari aterako dira plazara, inoizko kopururik handiena

Bardoak, Nafarroako taldekako bertso ekimenak, hirugarren edizioa izango du aurtengoa. Urtarrilaren 22tik martxoaren 19ra bitarte 23 saio antolatuko dira. Bertso-eskoletatik abiatuta bertso-eskolen sarea indartzeko proiektu honek bertsolari eta bertsozaleen harrobia berritu, gune berriak zabaldu eta bertsolaritza gozamen gisa eskaintzea du helburu. 

 

16 taldek hartuko dute parte, 121 parte-hartzailerekin. Guztira, 71 bertsolari aterako dira plazara, inoizko kopururik handiena.

Lehen fasea urtarrilaren 22tik otsailaren 7ra bitarte jokatuko da, 16 saiorekin. Bigarren fasea berriz, otsailaren 19tik martxoaren 6ra, 6 saio antolatuz. Eta finala, martxoaren 19an izanen da Etxarri-Aranazko frontoian.

Lehenbiziko asteburu honetan bortz saio eginen dira, horietatik bi ortziralean eskualdean:

 

Urtarrilak 22, ortzirala

Donamariako herriko ostatuan, 19:30ean, bertso-merendua

Iluminatiums (Malerreka/Baztan): Amaia Elizagoien, Iker Gorosterrazu eta Alazne Untxalo bertsolariak eta Joxe Mari Mitxelena aurkezlea / Pirini Bardó (Pirinioak): Ibai Carballo, Karine Etxeberri, Joseba Martinez, Aitor Zazpe, Imanol Ubao, Josetxo Ubao eta Fernando Ziganda.

 

Berako Kataku ostatuan, 21:30ean, bertso-saioa

Larungo antenak (Bera):  Julen Zelaieta, Patxi Castillo, Aitor Elexpuru eta Jokin Pinatxo bertsolariak eta Ainhoa Larretxea aurkezlea / (Larraun da Araitz) Bi dozena (Larraun/Araitz): Joana Ziganda, Aitor Irastortza, Luis Mari Larreta, Oskar Estanga, Aritz Saragueta, Juan Mari Irastortza eta Arkaitz Goikoetxea.

 

Eskualdeko bertze talde bat, Lesakako Tantirubertso (Eneko Fernandez, Ioar Tainta, Maddalen Lopez eta Iñigo Olaetxea) Barañainen ariko da ortziralean 21:00etan Barañetak taldearekin (Ander Baiano, Sahats Aleman, Edurne Errea eta Iñigo Aranguren ‘Pika’.

 

Lizarran, eskualdeko bertsolarien ordekaritzarik gabe, Lizarrako kardoak eta Hiru garabardo eta pintxo bat taldeak aurrez aurre izanen dira ortziral arratsaldeko 7etan eta larunbatean Altsasun, Bota lasai eta Xirristri Drim taldeak ariko dira.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun