Miren Otermin leitzarrak Karate Modernoko Munduko txapelketa irabazi du

Juan Mari Barriola 2015ko aza. 16a, 07:56
Miren Otermin leitzarra, Munduko txapeldun karate modernoan.

Miren Otermin 23 urteko leitzarra da Munduko karate modernoko irabazlea. Benidorren jokatu zen lehiaketa azaroaren 7-8an eta italiar baten aurka KO batekin irabazi zuen finala. 

Aurretik Espainiako txapelketan bigarren postuan gelditu zen eta hala lortu zuen Munduko txapelketarako txartela. Hamar urterekin hasi zen karate ikasten eta 16 urte zituenean, lesio baten ondorioz, lehia utzi beharra izan zuen. Orain Bilbon ingurugiro ingenieritza ikasten ari da eta han berpiztu zaio karate sokata kirolerako interesa. Azken urte eta erdian gogor entrenatzen aritu ondotik, Munduko txapeldun izatea lortu du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun