erran.eus

Baztan-Bidasoaldeko afiliazioarekin bildu da Eusko Alkartasuna

  Politika  Mendialdea

Larunbatean egindako Topaketa horretan parte hartu dute, bertzeak bertze, Miren Aranoa Nafarroako koordinatzaileak, Maiorga Ramirez parlamentariak eta Carlos Garaikoetxea lehendakariak

Eusko Alkartasunako Baztan, Malerreka, Bertizarana eta Bortzirietako afiliazioaren arteko topaketa bat ospatu zen larunbatean, Nafarroako egoera politiko berria eta aurretik datorren kurtso politikoko erronka berriak lantzeko. Bertako udaletxeei eragiten dieten hainbat arazoz ere hitz egin zuten, baita toki administrazioaz, N121-A errepideaz eta abeltzantza, mendiak, industria eta komertzio txikia bezalako gai sektorialez ere.  

Bilera horretan izan ziren, besteak beste, Miren Aranoa alderdiko Nafarroako koordinatzailea, Maiorga Ramirez EH Bilduko parlamentaria, Koldo Amezketa parlamentari ohia eta Carlos Garaikoetxea lehendakaria.

Bertako afiliazioaren erranetan, une itxaropentsuak dira hauek Nafarroa berria baten alde egin duten belaunaldi guztientzat. Erakundeetan eman diren lehen pausoekin pozik, nabarmendu dute erronka aldaketa errealitate sozial eta ekonomiko justuago batean islatzea dela.  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa