Mendialdea Mankomunitateko konposta- plangintza ezagutaraziz

Ttipi-Ttapa 2015ko ira. 10a, 09:37

Pontevedrako ordezkariak konposta plangintza ezagutu dute Leitzan.

Pontevedrako Diputazioko eta udaletako ordezkariak konposta plangintza ezagutzera etorri dira.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak antolatutako ekonomia zirkularra eta biohondakinen inguruko jardunaldietan Mendialdeak hondakin organikoa kudeatzeko ezarritako eredua aurkeztu eta gero, bertan ziren Pontevedra (Galiza) probintziako ordezkariak interesa azaldu zuten gure eskualdeko eredua ezagutzeko.

Mendialdea Mankomunitatea 2014an hasi zen etxeko zein auzoko konposta sustatzeko kanpainekin. Bi urte baino gutxiagoan lortutako emaitzak oso baikorrak dira. Epe horretan eskualdeko biztanleen %30ak biohondakinak konpostatzea lortu da.

Emaitza horiek atentzioa emanda, pasa den irailaren 9an, Leitzara gerturatu ziren aipatutako probintziako ordezkariak. Arantxa Iparragirre alkate ohia eta Markel Azkargorta zinegotziak, Joseba Sanchez Vermicam enpresako teknikariaren laguntzarekin Leitzako hainbat auzo- konposta gune eta hondakin begetalaren gunea bisitatu eta biohondakina kudeatzeko sistema honen berri jaso zuten lehen eskutik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun