Laxoa txapelketako final laurdenetako joaneko partidak jokatu dituzte

Ttipi-Ttapa 2015ko eka. 22a, 07:50
Iruritarren arteko lehian, Miguelenekoak nagusitu ziren eta finalerdietarako urrats handia eman zuten.

Doneztebeko hiru taldek, Irurita eta Arraiozko binak eta Oizek lortu dute sailkatzea

Lehen fasea akitu eta gero, Baztan-Errekako 36. Laxoa txapelketako final laurdenetako joaneko partidak jokatu dituzte asteburu honetan. Irurita Miguelene eta Doneztebe Avia taldeek finalerditan neurtuko dituztela beren indarrak ematen du, emaitza garbi xamarrak lortu ondotik. Bertze bi kanporaketak airean daude, emaitza berdinak (9-7) izan ondoren. Bietan sorpresak izan dira: Doneztebe Avia egungo txapeldunak galdu egin zuen Oizen eta arraioztarren arteko lehian, lehen multzoko buru izan den Arraioz Ck galdu egin zuen bigarren multzoan laugarren izan den Arraioz Brekin.

JOANEKO PARTIDAK:

 

Arraioz B Lur Sagardia (M.Mindegia-X.Mihura-A.Alunda-X.Maritorena): 9

Arraioz C Lur Sagardia(X.Bengoetxea-D.Saldias-M.Maritorena-S.Navarro):   7 

Markagailua: 1-0, 1-1, 3-1, 3-2, 4-2, 4-3, 5-3, 5-5, 7-5, 7-7, 9-7.

Iraupena: Bi ordu eta erdi. Partida oso ona. Zortzi jokalariek maila oso ona eskaini zuten, bi taldeak oso parekatuak. Bi sakalariek beti luze eta elizako “frailetara” bikain sakatu zuten. Kanporaketa itzuliko partidan erabakiko da.

 

Irurita Biek (J.Azkarate-G.Etxenike-I.Etxandi-K.Goikoetxea): 5

Irurita Miguelene (X.Barberena-G.Urtasun-E.Prim-J.Ramos): 9

Markagailua: 2-0, 2-2, 3-3, 4-4, 4-6, 5-6, 5-9.

Jorge Azkarate sakalari ezkerra urte batzuk jokatu gabe egon ondoren plazara itzuli zen Joseba Urtasun  lesionatuaren ordez. Partidaren lehenbiziko zatia berdintsua izan bazen, gero pronostikoak bete egin ziren.

 

Oitz Kokoetxea (A.Saldias-L.Mendiola-U.Zelaieta-I.Mendiola): 9

Doneztebe The Moment (P.Vertiz-K.Legarra-J.Vertiz-J.Arraztoa): 7

Markagailua: 1-1, 1-3, 3-3, 3-4, 4-4, 5-5, 7-5, 7-6, 8-6, 8-7, 9-7.

Partida oso ona eta bizia. Oiztarrek aurten jokatu duten partidarik hoberena; nahiz eta doneztebarrek aukerak ezin hobeak izan zortzina joko berdintzeko, merezimendu osoz irabazi zuten. Gaur egungo txapeldunek erdifinaletako sailkapena ez dute batere erraz, aurten oiztarrek plaza luzetan erakutsi duten maila ilusita.

 

Doneztebe Apezteguia (J.Apezteguia-R.Etxebeste-A.Baleztena-I.Santesteban): 1

Doneztebe Avia (J.Almandoz-A.Mutuberria-J.Telletxea-J.Apezetxea): 9

Markagailua: 0-6, 1-6, 1-9.

Emaitzak ez du adierazten plazan izan zen lehia; galtzaileek aukera anitz izan zituzten joko gehiago lortzeko. Almandozek sakearekin asmatu zuen eta Mutuberriak, berriz, Apeztegia sakalari ezkerraren sake arriskutsuak ongi atera zituen paretatik.

 

ITZULIKO PARTIDAK:

Arraioz C Lur Sagardia – Arraioz B Lur Sagardia: igandea, ekainak 28, 17:00etan.

Irurita Miguelene – Irurita Biek: larunbata, uztailak 4, 17:00etan.

Doneztebe The Moment – Oitz Kokoetxea: ostirala, ekainak 26, 18:30ean.

Doneztebe Avia – Doneztebe Apezteguia: ostirala, ekainak 26, 17:00etan.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun