Azken jardunaldiaren faltan oraindik ez dira laxoa txapelketako final laurdenak erabaki

Ttipi-Ttapa 2015ko eka. 2a, 09:49
Lehen faseko azken jardunaldia jokatuko dute asteburu honetan eta gibeleratutako partidak hurrengoan.

Gaur egungo txapeldunek hirugarren partida galdu dute

Baztan-Errekako Laxoa txapelketaren hogeita hamaseigarren edizioko bederatzigarren jardunaldia jokatu dute asteburuan. Lehenbiziko faseko hamargarren eta hondar jardunaldia eta gibeleratutako partidak jokatzeko falta direnean, oraindik ez dira sailkapeneko postuak erabaki final laurdenak jokatzeko.

 

Bederatzigarren jardunaldiko emaitzak

1. MULTZOA:

Oitz Kokoetxea – Doneztebe Apezteguia: 9 – 5

Oitz Kokoetxea (A.Saldias-L.Mendiola-U.Zelaieta-I.Mendiola)

Doneztebe Apezteguia  (J.Apezteguia-R.Etxebeste-I.Santesteban-A.Baleztena)

Markagailua: 1-1, 2-2, 3-3, 3-5, 9-5.

Doneztebarrek multzoko 3. postua lortzeko aukera zuten, baina oiztarrak hobeak izan ziren; hala ere, kosta zitzaien partidan sartzea. Partidako jokalaririk hoberena Zelaieta izan zen.

       

2. MULTZOA:       

Doneztebe Avia – Doneztebe The Moment: 9 – 5

Doneztebe Avia (J.Almandoz-F.Gamboa-J.Telletxea-J.Apezetxea)

Doneztebe The Moment  (P.Vertiz-K.Legarra-J.Vertiz-J.Arraztoa)

Markagailua: 2-0, 2-1, 3-1, 3-2, 4-2, 4-3, 6-3, 6-4, 7-4, 7-5, 9-5.

Doneztebe Aviak garaipen oso garrantzitsua lortu zuen, multzoko 1. postua jokoan zegoelako. Azken bi urtetako txapeldunak aurten gorabeherak erakusten ari dira; ez dute oraindik iazko maila eman. Ikusleek partida hobea eta parekatuagoa espero zuten.

 

Irurita Biek – Doneztebe Gubaigu: 9 – 4

Irurita Biek (J.Urtasun-G.Etxenike-I.Etxandi-K.Goikoetxea)

Doneztebe Gubaigu (E.Zabala-A.San Martín-D.Garcia-E.Garcia)

Markagailua: 0-1, 4-1, 4-2, 7-2, 7-4, 9-4.

Emaitza honekin, doneztebarrak laurden finaletatik kanpo gelditzen dira eta aldi berean multzoko sailkapena estutu egiten da.

 

 

Hamargarren jardunaldia datorren datorren asteburuan

1.MULTZOA:

Irurita Miguelene  - Oitz Kokoetxea, larunbatean 17:00etan.

Doneztebe Apezteguia – Arraioz C Lur Sagardia, larunbatean 16:00etan.

Atsedena: Doneztebe Suma        

2.MULTZOA:

Doneztebe Gubaigu - Doneztebe Avia, igandean 11:30ean.

Arraioz A Lur Sagardia - Irurita Biek, larunbatean 17:00etan.

Doneztebe The Moment  - Arraioz B Lur Sagardia, larunbatean 18:00etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun