Baztan-Bidasoaldeko 28. Bertsopaper lehiaketako sariak eman dituzte

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2015ko eka. 1a, 07:33
Baztan-Bidasoaldeko 28. Bertsopaper lehiaketan saritutakoak, ortziralean Berako Kultur Etxean.

74 lan aurkeztu dituzte eta Julen Zelaietak irabazi du kategoria nagusian

Bortzirietako Bertso Eskolak eta Berako Kultur Batzordeak Bortzirietako Euskara Mankomunitatearekin batera antolatutako Baztan-Bidasoako XXVIII. Bertsopaper lehiaketako sariak banatu zituen maia­tzaren 29an Berako Kultur Etxean. Guztira 74 lan entregatu dira. Ikusi argazkiak

 

A mailan, (10 urte arte), lehen saria Lesakako Orti Arotzena Portuk eskuratu du, Nere etxe­ko kaosa lanarekin. Bigarren saria, Berako Amaiur Goñi Elortzak lortu du  Txapelketa lanarekin. Lesakako Malen Igoa Fontanek epaimahaiaren aipamena jaso du, Urtebetetzea lanarengatik.

B mailan (11-14 urte), lehen saria Lesakako Iontxu Urrusolo Elgorriagak eskuratu du, Arroparen garrantzia bertso-xortarengatik. Bigarren saria Berako Ekhiñe Zapian Arlegik lortu du, Nerekin nahi zaitudalako lanarekin. Lesakako  Iratxe Muxika Carrionen Ahizpa lanak aipamena jaso du.

C mailan (15-18 urte) lehen saria Lesakako Ane Telletxea Igoaren Euskara lanak jaso zduen.

D maila nagusian (18 urtetik goiti), iaz bezala, Berako Julen Zelaieta Iriarte nagusitu da, Hogeitabortz udazken bertso-xortarekin. Bigarren saria, Lesakako Aitor Arotzena Albitzuk lortu du Beti Gaztek 75 urte lanarekin. Berako Ixiar Elortza Jauregik epaimahaiaren aipamena jaso du, Legarreako Leizea lanarekin.

Sari banaketaren aitzinetik, Bortzirietako bertso eskoletako ttikienek antzerkitxoak eskaini zituzten. Zehazki, Etxalarko, Berako Labiagako eta Lesakako eskolakoek egin zituzten antzerkiak eta ondotik, partehartzaileentzako berendutxoa izan zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun