Denok Bat Federazioan bildu dira Baztan-Bidasoaldeko komertziante eta zerbitzu elkarteak

TTIPI-TTAPA 2014ko ira. 12a, 10:28

Bera, Baztan, Doneztebe eta Lesakako komertzio eta zerbitzuen elkartetako ordezkariak, federazioaren aurkezpenean. Aitor Arotzena

Bezeroen fideltasuna saritzeko deskontuak eskaintzen dituen giltzaria atera dute

Baztan, Bera, Doneztebe eta Lesakako komertziante eta zerbitzuen elkartetako bazkide diren 280 establezimenduk bat egin dute Denok Bat Federazioan. Irailaren 11n Malerrekako Mankomunitatean egindako aurkezpenean aipatu zutenez, hainbat helburu ditu Cedernaren laguntzarekin sortu den Federazioak: «elkartekideak diren profesionalen defentsa egitea eta herritarrei zerbitzu elkartu bat ematea eta horretaz gain, ilusioa zabaltzea, gure herritako bizilagunek bertan bizi eta eros dezaten eta, horrela, guztion artean antolatzeko modu berrietara zabalik dagoen eremua sortzea, landa-eremua ere lehiakorra izan daitekela erakutsi».

Denok Bat giltzaria

Dagoeneko martxan den federazioaren lehenengo proiektua bezeroen fideltasuna bila­tzeko tresna bat sortzea izan da: Denok Bat gil­tzaria. Gaurgero 2.600 bizilagunek badute federazioko 43 establezimendutan eskaintzen duten giltzaria, baina ez duenak ere, aski izanen du denda horietako batera jotzea. Tresna honekin, bezeroek bere erosketekin puntuak jasotzen dituzte eta horiek hurrengo erosketan alda ditzazkete, deskontuak lortuz. Federazioaren aurkezpenean jakinarazi zutenez, «ekimenaren berri emateko kanpainaren baitan, lehenik eta behin, eta gugan konfiantza paratu duzuenontzan, 3 euroko deskontu-bonua emanen dizuegu, eta hori irailaren 15tik urriaren 31ra bitarte truka dezakezue giltzatakoa duten dendatan, 20 eurotik goitiko erosketa eginda». Berako 8 dendak eskaintzen dute giltzariaren onurak, Lesakako 6k, Doneztebeko 18k eta Baztango 11k. Federazioaren be­rriak eta norbere datuak www.denokbat.org web­gunean daude.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun