erran.eus

Gizarte Segurantzan izena emandakoen autonomoen kopurua jautsi da

  Ekonomia  Mendialdea

Azkeneko hiru urteotan 116 autonomok utzi diote kotizatzeari

Pasa den uztailean, TTIPI-TTAPAren Hego Euskal Herriko eremuan 2.297 langile autonomok kotizatzen zuten Espainiako Gizarte Segurantzan. 2011ko datuekin alderatuz gero, herri gehienetan beheiti egin dute kopuruek baina Elgorriaga, Eratsun, Ituren, Sunbilla eta Urdazubin gora egin du langile autonomoen kopuruak, eta Bertizarana eta Zubietan ez dago aldaketarik.

Gizarte Segurantzan izena emandakoen autonomoen kopurua jautsi da
2011ko datuekin alderatuz gero, Gizarte Segurantzan izena emandako autonomoen kopurua %4,8 murriztu da | Ikusi handiago | Argazki originala

Pasa den uztailean, TTIPI-TTAPAren Hego Euskal Herriko eremuan 2.297 langile autonomok kotizatzen zuten Espainiako Gizarte Segurantzan.Datu ho­rren arabera, generalean, beheranzko joerak bere horretan segitzen du azkeneko hiru urteotan.

Hala, 2011ko datuekin alderatuz gero, 116 autonomok utzi diote Gizarte Segurantzan kotizatzeari (%4,8 gutiago). Hala ere, fenomeno hori ez da herri guztietan gertatzen. Elgorriaga, Eratsun, Ituren, Sunbilla eta Urdazubin gora egin du autonomoetan kotizatzen dutenen kopuruak, Bertizarana eta Zubietan ez dago aldaketarik, eta gainerako herri guztietan beheiti egin du.

Bistan denez, krisi ekonomikoak gogor jo du eraikuntzaren sektorea eta baita merkataritzarena ere, eta ho­rrek, epe laburrean, eragin zuzen-zuzena du lanpostuen galeran. Gauzak horrela, behar beharrezkoa da dminis­trazioen aldetik ekintzailetza sustatu eta lagunduko duten politikak abian jartzea, ez baldin bada ekintzaile berririk sortzen ez baitira berres­kuratuko galtzen ari diren lanpostuak eta ixten ari diren lantegi ttikiak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa