erran.eus

Ekonomia solidariorako proposamenak aurkeztuko ditu

  Ekonomia  Mendialdea

Egun bizi dugun krisi ekonomikoaren eta puntu honetaraino ekarri gaituzten egoeren aurrean hainbat proposamen plazara­tzen ari dira bai Euskal Herrian baita gure eskualdean ere. Honen inguruan, Bidazi elkarteak Ekonomia solidario eta alternatiborako proposamenen aurkezpenak eginen ditu.  Horrela, uztailaren 11n Coop57 eta Trukeados-en aurkez­pena eginen da 19:00­etan Berako Beralandetan. Uztailaren 16an Con tu dinero doku­men­talaren emanaldia eta "Fiare" banka eti­ko­aren aurkezpena eginen da Lesakan, Koskontako Bideko erabilera ani­tzeko aretoan.

Coop57 banka etikoaren printzipioetan oinarritzen da, eta proiek­tu sozial eta etikoak finantzatzeko kooperatiba da. Katalunian sortu zen, baina Aragoi, Madril, Andaluzia eta Galizan ere presente dago, eta egun Euskal Herrian osatzen ari dira. Trukeados-ek denbora trukearen bidez lan egiten duten zenbait talde biltzen ditu, horietako batzuk zo­nalde­koak. Con tu dinero dokumentalean bankuek gure diruarekin egiten dutenaren berri ematen zaigu eta azkenik, Fiare banka etikorako proposamena aurkezten da, ekonomi eta gizartearen helburu pertsonak dituena.
 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa