Banketxeekin duten zorra 1,9 milioi euro murriztu dute udalek

Ttipi-Ttapa 2013ko mai. 22a, 10:36

2012 hondarrean eta 2011 bukaeran udalek bankuekin zuten zorra.

Eskualdeko zortzi herrik ez dute inolako zorrik

TTIPI-TTAPAren Hego Euskal Herriko eremuan dauden 25 udalerriak gerrikoa estutzen ahalegindu dira, 2011ko datuekin konparatuz, udal gehienak murriztu egin baitute banketxeekin duten zorra; 2011 bukaeran 20.379.000 eurokoa zen 17 udalen zorra eta 2012ko abenduaren 31n zorra 18.447.000 eurokoa zen. Aitzineko urteetako joerarekin segituz, eskualdeko zortzi herrik ez dute inolako zorrik.

TTIPI-TTAPAren Hego Euskal Herriko eremuan dauden 25 udalerrietatik­ 17k 18.447.000 euroko zo­rrekin itxi zuten joan den urtea. Horixe ondorioz­ta daiteke Espainiako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun Ministe­rioak argitaratu­ dituen datuetatik. Emandako zenbakiak udalen zor biziari dagozkie, hau da, banketxeetan dauden zorrak dira.

2011ko datuekin konparatuz, udal gehienak gerrikoa estutzen ahalegindu dira, zorra murriztu egin baitute; 2011 bukaeran 20.379.000 eurokoa zen aipatu 17 udalen zorra. Aldiz, 2012ko abenduaren 31rako 1.932.000 euro murriztua zuten zo­rra. Bera, Bertizarana, Elgorriaga dira zorra igo duten udalerriak, seguruenik eginda­ko inber­tsioen ondorio. Gisa berean, zortzi dira banketxeekin zo­rrik gabe segitzen duten eskualdeko herriak: Arano, Bein­tza-Laba­ien, Donamaria, Ezku­rra, Goizueta, Saldias, ­Urroz eta Zu­bieta.

Eskuineko taula honetan klilkatuz gero, es­kualdeko 25 udalek 2012 hondarrean eta 2011 bukaeran bankuekin zuten zorra ikus daiteke, baita bi urteetako aldea ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun