Urriza eta Etxeberria III nagusitu dira Iruñeko Alde Zaharreko erremonte txapelketako finalean

Ttipi-Ttapa 2017ko mai. 8a, 10:30

Iruñeko Alde Zaharreko erremonte txapelketako sari banaketa.

Labriten maiatzaren 5ean jokatutako lehen mailako finalean, 35-21 irabazi zieten Uterga eta Ion-i

Iruñeko Alde Zaharreko laugarren erremonte txapelketako finalak jokatu zituzten maiatzaren 5ean Labriten. Jaialdia, ADANO Minbizia duten Nafarroako haurren Elkartearen alde izan zen eta 700 lagun bildu zituen harmailetan. Lehen mailako final nagusian Urriza eta Jose Javier Etxeberria III doneztebarrak 35-21 irabazi zieten Xanti Uterga doneztebarra eta Ion-i. 

 

Seguruenik, Etxeberria III.ak frontoi laburrean inoiz jokatu duen partidarik onena jokatu zuen. Uterga jokoan sartzea galerazi zuen eta partida bikaina jokatu zuen. Urrizak eroso jokatu zuen eta azkenean, 35-21 nagusitu ziren gorriak.

Bigarren mailako finalean, Etxarri eta Azpirozek 35-30 irabazi zieten Erburu eta Otanori. Lehen mailakoa baino berdinduagoa joan zen bigarren mailako finala eta hogeita hamarna berdindu ondotik, azken bortz tantuan segidan Etxarri eta Azpirozek egin zituzten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun