Ion Irazokik zuzenduku duen Mendi Abesbatza laguntzen, Garbiñe Leitza pianojolea eta bakarlari moduan, Mañoli Apeztegia sopranoa eta Beñardo San Miguel baritonoa ariko dira kantari.
Alakant-eko Raquel del Val pianojolea ezagun du Mendi Abesbatzak, 2015ean Joaquin Larreglaren omenez Donezteben eskainitako kontzertuan ere beraiekin batera jo baitzuen.
Egitaraua
Kontzertuan eskainiko dituzten kantuei dagokienez, Pater Noster (Xabier Sarasola), Alma Llanera (Pedro Elias Gutierrez), ¡Ay, Amante mío! (Antonio José), Alma gitana (Joaquín Larregla), Aita Gurea (Aita Madina), Abril Andaluz (Federico Moreno Torroba-Larregla), León (Federico Moreno Torroba-Larregla), A tu lado (Javier Busto), Danza burgalesa IV (Antonio José), Yo que siempre de los hombres me reí (Ruperto Chapíren ‘El Rey que rabió’ zarzuelatik), Neskatx’ Ederra (Xabier Sarasola), Las campanas del Roncal (Dámaso Zabalza), Ave Maria (Joaquin Larregla), Jota de Rapsodia (Pedro Blanco), Goizeko eguzki argiak (Jesus Guridiren ‘Mirentxu’ operatik), Romanza de Joshe Mari ‘Alare! Zorioneko lekua’ (Jose María Udandizagaren ‘Mendi-Mendiyan’ operatik), Souvenirs de Andalucía (Luis M. Gottschalk), Kitolis (Luis Aramburu), Dúo de Marina y Jorge (Emilio Arrietaren ‘Marina’ operatik), Viva Navarra, Jota de Concierto (Joaquin Larregla), Hiru Txito (Aita Donostia) eta Mozos y mozas (Soutullo eta Vert-en ‘La del Soto del Parra,’ zarzuelatik.
Aipatzekoa da ¡Ay, Amante mío’, ‘León’ eta ‘Mozos y Mozas’ lehen aldiz abestuko direla jendaurrean.