Gai ordenari dagokionez, 2016eko kirol balantzearekin hasiko dira. Bertan, antolaturiko ekitaldi guztiak kronologikoki azalduko dituzte, Nafarroako Txapelketen memoria eta emaitzak, txapelketetan ezarritako errekor berriak, antolaturiko erakustaldien memoria, Nafarroako Federazioak antolaturiko Euskal herriko Txapelketen memoria eta emaitzak eta Zazpi Herrialdeen Arteko Txapelketaren emaitzak.
Ondotik, 2016. urtean ateratako lizentzia kopuruak, 2016. urteko balantze ekonomikoa, 2017ko plangintzaren aurkezpena, 2017. urterako federazio lizentzien kostua eta 2017ko aurrekontuaren aurkezpena egin ondotik, galdera-eskaeren txanda izanen da.