erran.eus

Doneztebeko bestetako kartel lehiaketa martxan dago

  Gizartea  Malerreka  Doneztebe

Apirilaren 28ra bitarte aurkez daitezke lanak

Doneztebeko San Pedro Bestak iragartzeko kartel lehiaketa martxan dago eta apirilaren 28ko 14:00 arte lanak aurkezteko aukera bada (oinarriak udaletxean edo sare sozialetan). 

Doneztebeko bestetako kartel lehiaketa martxan dago
Doneztebeko bestetako giroa isladatu beharko du kartelak. | Ikusi handiago | Argazki originala

 

Lanek, nahitaez ‘Doneztebeko bestak 2017, Ekainaren 28tik uztailaren 2ra’ esaldia agertu beharko dute eta A3 neurrian inprimatuta entregatuko dira. Irabazleak kartela formatu digitalean ere aurkeztu beharko du, 240 ppp gutxieneko erresoluzioaz. Saria 150 eurokoa izanen da.

Aurtengo altxaferoa edo suziria nork botako duen erabakitzeko aukera ere zabalik dago. Iaz bezala, herritarrek hautagaiak aurkeztuko dituzte pertsona horien merituak azalduta alkatetza@doneztebe.eus helbide elektronikora igorri behar dira.

Behin prozesu hau akituta bestetako komisioak izendatutako epaimahaik aukeratuko du ekainaren 28an nork emanen dien besteei hasiera.

 

Bilera maiatzaren 3an

Aurtengo bestak prestatzen laguntzeko maiatzaren 3an bilera deitu dute Udaletxean arratsaldeko 8etarako. Aipatu behar da pasa den apirilaren 5ean bertze bat burutu zela. Bertaratu zirenek ekarpenak eraman zituzten eta Udala ekarpen horiekin egitaraua atontzen hasi da.

 

2017/04/18

Malerreka Doneztebe

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa