erran.eus

Gaztain ximalak eskatu dituzte Beintza-Labaienen Ostegun Santuan

  Gizartea  Malerreka  Beintza-Labaien

Aspaldiko ohitura bete dute Beintzako eta Labaiengo haurrek 

Ostegun Santuan, urtekoko ohituari jarraituz, Beintza-Labaiengo haurtxoak poz-pozik aritu ziren goxokiak biltzen etxez etxe. Bi auzotan ibili ziren bi taldetan banatuak (Beintzan eta Labaienen), eta meza ondoren egin zuten karrikarronda.

Gaztain ximalak eskatu dituzte Beintza-Labaienen Ostegun Santuan
Beintzako eta Labaiengo neska-mutikoek bete dute ohitura bertze urte batez. | Ikusi handiago | Argazki originala

 

Eskuetan karrakak hartu eta indar guztiarekin eraginez, aspaldiko urteetan kantatzen den bertsoa kantatuz:

Gaztain gaztain ximalak

andreak elizera

gizonak tabernera

apeza txokoltea hartzera

ta haurrak haurtara!!!

 

Ikusten den bezala, bizilagunek ilusio handiz entzuten dituzte bertsoak, eta haurrek ilusio handiagoz biltzen botatzen dizkieten goxo, intxaur eta sosak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa