Omenaldia eskaini dio Doneztebeko Udalak erretiroa hartu duen Jokin Duque udal idazkariari

Ttipi-Ttapa 2017ko api. 12a, 07:58

Jokin Duque, 35 urteotan Doneztebek izan dituen alkate gehienekin.

35 urte eman ditu Doneztebe eta Elgorriagako udaletako eta Berroaran eta Kokorikoko Juntetako idazkari lanean

Jokin Duque Ibarrondo, herriko idazkariak apirilaren 4an erretiroa hartu zuen.  Doneztebeko historia jende anitzek idatzia bada, erran daiteke Jokinek bere zatitxoa ere idatzi duela, 35 urte baitaramazki Elgorriagako eta Doneztebeko udal idazkari eta Kokoriko eta Berraoarango juntetako idazkari ardurak betetzen. 

 

Apirilaren 7an, herriak omenalditxo txiki bat egin zion eta argazkian ikusten denez, berekin batera aritutako alkate gehienak bertaratu ziren: Carlos Pikabea, Alfredo Zugarramurdi, Miguel San Miguel, Ramon Etxebeste eta  Teresa Gaspar.

Orain alkate den Xanti  Utergak Duqueren ibilbide profesionala goraipatu zuen eta herriko ateak beti zabalik izanen dituela aipatu zion. Jokin Duque berak hitz batzuk egin zituen ekitalditxo hori eskertuz. Elvira Saez de Jauregi Urdanoz idazkari berriak Duquerengandik idazkariek duten jarduerarako Zuzentasun makila jaso zuen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun