Iruñeko Alde Zaharreko erremonte txapelketa apilaren 7an abiatuko da Labriten

Ttipi-Ttapa 2017ko api. 6a, 10:06
Iruñeko Alde Zaharreko erremonte txapelketako aurkezpenean, erremontelariak eta agintariak, Condestablearen Jauregian.

Uterga eta Ion, Ezkurra II eta Endikaren kontra ariko dira lehen jardunaldian

Iruñeko Alde Zaharreko laugarren erremonte txapelketa hasiko da apirilaren 7an Labrit pilotalekuan. Lehen eta bigarren mailako txapelketa jokatuko da aurten eta bakoitzean hiruna bikote izanen dira. Jaialdiak ADANO elkartearen aldekoak izanen dira.

 

Lehen mailako bikoteak Urriza eta Joxe Etxeberria, Uterha eta Ion eta Ezkurra II eta Endika izanen dira. Bigarren mailakoak, berriz, Erburu-Otano, Goikoetxea V-Garcés eta Etxarri-Azpiroz.

Finalerdietako ligaxka apirilaren 7an, ortziralean hasiko da eta hilaren 14 eta 21ean ere jokatuko dute. Kategoria bakoitzeko lehenbiziko bi sailkatuek jokatuko dituzte finalak maiatzaren 5ean.

Apirilaren 7an, ortziralean 18:30ean hasiko den jaialdian (sarrera doan izanen da) partida hauek jokatuko dituzte:

Goikoetxea V eta Garcés – Erburu eta Otano

Uterga eta Ion – Ezkurra II eta Endika

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun