Baztan-Errekako laxoa txapelketako lehen jardunaldiko partida bakarra jokatu da euriarengatik

Ttipi-Ttapa 2017ko api. 4a, 09:13

Ea datorren asteburuan eguzkiko betaurrekoak atera behar diren laxoa partidak ikusteko.

Irurita Biek taldea nagusitu zitzaion Oiz Kokoetxeari Oizen

Apirileko lehen asteburuan abiatu da Baztan-Errekako Laxoa txapelketaren hogeita hemezortzigarren edizioa.  Euriarengatik, ordea, partida bakarra jokatu dute Oizen. Etxeko Oiz Kokoetxeak 2-9 galdu du Irurita Biek taldearen kontra.

 

Oiz: I. Zelaieta – I. Bereau – L. Mendiola – G. Zelaieta.

Irurita: J. Azkarate – J. Urtasun – I. Etxandi – G. Etxenike.

Markagailua: 0-3, 1-3- 1-7, 2-7, 2-9.

Lehenbiziko jardunaldiko lau partidetatik, bakarra jokatu ahal izan zen euriarengatik, Oizko plazan igande arratsaldean. Eta beharrik partida motza izan zela, langarra bota zuelako.

Partida honetan interesgarriena bi taldetako sakalariak izan ziren. Oizko taldean sekulako etorkizuna duen Ioritz Zelaieta gazteak hartu zuen ardura hori; bera izanen da datozen urte anitzetan Oizko sakalaria. Aurtengoa oiztarrentzat trantsiziozkoa izanen dela ematen du. Iruritan, berriz, Jorge Azkarate ezkerra itzuli zen plazara. Urte batzuk jokatu gabe egon ondoren, maila hagitz ona erakutsi zuen, beti izan duen teknika ez duela batere galdu eta fisikoko ere punttu-punttuan. Berarekin Iruritako taldea indartu egin da. 

 

Bigarren jardunaldia hurrengo asteburuan

Datorren asteburuan jokatuko dute bigarren jardunaldia, partida hauekin:

A Multzoa

Doneztebe Titi – Doneztebe zarbonet, igandean 17:00etan.

Irurita Miguelene – Doneztebe Apezteguia, igandean 17:00etan.

Atsedena: Arraioz Sagardia.

 

B multzoa

Doneztebe Avia – Oiz Kokoetxea,  larunbatean 17:00etan.

Doneztebe The Moment - Irurita Biek, igandean 11:30ean.

Atsedena: Doneztebe Suma

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun