Korrikako herri afaria eginen dute Beintzako Ostatuan martxoaren 31n

Ttipi-Ttapa 2017ko mar. 24a, 10:29

Saldiastik pasatuko dela aprobetxatuz, 1002. Kilometroa erosteko herri ekimena antolatu da

Korrikaren 20. edizioa apirilaren 3an 22:30ean Saldiastik pasatuko dela aprobetxatuz, 1002. kilometroa erosteko herri ekimena antolatu da eta martxoaren 31n, ortziralean, herri afari bat izanen da Beintzako Ostatuan. Bertan kilometroa erosteko dirua bildu eta egunean bertan nola antolatu solastuko da. Izena emateko: Beintzako Ostatuan (948 450014), martxoaren 29a arte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun