Sunbillako Asteburu Kulturala ekitaldiz betea dator

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2017ko mar. 23a, 08:29
Artisau Feriak eta Gazta lehiaketak hamargarren edizioa beteko dute igandean.

Artisau Feriaren eta gazta lehiaketaren hamargarren edizioa eginen dituzte igandean

Martxoko azken asteburuan eginen da berriz ere Sunbillako Asteburu Kulturala. Ekitaldiz gainezka dator eta igandean, artisau feriaren eta gazta lehiaketaren hamargarren edizioak beteko dituzte.

 

ORTZIRALA, MARTXOAK 24

16:30ean Txokolatada.

17:00etatik 19:00etara Jokulandia.

19:30ean Alicaté: la gramola del amor. Estefania de Paz (aktorea eta abeslaria) eta Alice Dos Santos (piano jolea) bikoteak osatutako emanaldia Ulibeltzak Elkartean. Muxuen bidez funtzionatzen du, muxu nahiko fasoko ote dituzte Sunbillan?

Ondoren afari autogestionatua Ulibeltzak Elkartean.

22:00etan Mus Txapelketa Bustitz ostatuan.

 

LARUNBATA, MARTXOAK 25

8:30ean Mendi ibilaldia oinez edo bizikletaz Suspirora (Plazan elkartuko dira).

11:00etatik 13:00etara Jokulandia.

14:00etan Bazkaria Ariztigain Kanpinean. Apuntatu nahi duenak Kanpinera deitu (948 450 540). Ondoren Mus eta Txintxon txapelketa.

Arratsaldean trikipoteoa herrian barna.

16:00etatik 19:00etara Jokulandia eta berendua.

 

IGANDEA, MARTXOAK 26

10:00etatik 14:00etara X. Artisau feria eta gazta lehiaketa.

11:30ean Herriko dantzarien emanaldia.

16:30etik 19:00etara Artisau feria.

19:00etan Gazta lehiaketako sari banaketa eta zare eder baten zozketa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun