Lau taldeak kontzertua eskainiko du martxoaren 24an Zubietan

Ttipi-Ttapa 2017ko mar. 22a, 08:11

Errandonea ostatuan ostiral gaueko 10:30ean 

Martxoaren 24an Zubietako Errandonea ostatuan kontzertua eskainiko du Lau taldeak, ostiral arratseko 10:30ean. Igeldoko taldeak pop-rock euskarazko bertsioak egiten ditu. Kontzertuaren aurretik afaria eskainiko dute Errandonean, 10 eurotan. Martxoaren 23an bukatzekoa da izen emateko epea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun