Herriko urriruko bestan ohikoa den apustua Doneztebera eramanen dute. Hilario Mindegia izanen da Telletxeatarren erakuslea eta Martin Mindegia, berriz, Etxeberria anaien erakuslea.
Pello eta Jon Telletxea, Jesus eta Miguel Angel Etxeberria anaien kontra ariko dira igande eguerdian, 2.000 euro jokatuz
Beintza-Labaiengo lau aizkolarik indarrak neurtuko dituzte martxoaren 19an, eguerdiko 12etan Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan eginen duten apustuan. Pello Telletxea eta Jon Telletxea alde batetik eta Jesus Etxeberria eta Miguel Angel Etxeberria anaiak, bertzetik, ariko dira. Bikote bakoitzak hamar kanaerdi eta lau oinbiko enbor moztu beharko ditu eta 2.000 euro jarriko ditu jokoan.
Herriko urriruko bestan ohikoa den apustua Doneztebera eramanen dute. Hilario Mindegia izanen da Telletxeatarren erakuslea eta Martin Mindegia, berriz, Etxeberria anaien erakuslea.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.