Leire Retegi Fernandez leitzarra saritua Hernaniko Txistulari gazteen XII. Txapelketan

Ttipi-Ttapa 2017ko mar. 28a, 07:18

Leire Retegi Fernandez leitzarra saritua suertatu da Hernanin.

Iruñea taldean, taldetako lehen saria eskuratu zuen, Jose Antonio Erauskinen ‘Aitona’ obrarekin 

Hernaniko XII Txistulari jaialdia ospatu da martxoaren 25 eta 26an, Euskal  Herriko Txistu Elkarteak antolaturik eta Hernaniko Udala eta Musika Eskolaren laguntzarekin. Larunbatean, goiz eta arratsaldeko saiotan, Hernaniko XII. Txistulari Gazteen Lehiaketa burutu zen

 

Hernaniko  Milagrosa Kaperan 30 gaztek baino gehiagok parte hartu zuten, 9 eta 16 urte bitartekoak. Finalera, Donostiako, Durangoko, Bilboko eta Iruñekoak iritsi ziren.

Taldetan, lehenengo saria Iruñea taldearentzat izan zen, Jose Antonio Erauskinen “Aitona” obrarekin. Iruñea taldea, Leire Retegi Fernandez leitzarrak, Yaiza González, Uxue Ardanaz eta  Iker Baztán osatzen dute, Nafarroako Pablo Sarasateko Musika kontserbatorio Profesionaleko ikasleak dira, Garaine Jorajuría irakasle dutela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun