Martxoaren 28ra bitarte eskura daitezke Erleta eskolako jangelan egingo den bazkarirako txartelak
Leitzako Aurrera elkarteak kantu bazkaria antolatu du apirilaren 1erako, Erleta eskolako jangelan. Bazkarirako txartelak Maimur eta Peritzan daude salgai, martxoaren 28ra arte. Giroa alaitzen Angel Mariezkurrena eta gonbidatuak ariko dira.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.