Arantza Rock kartel lehiaketa antolatu du Gazte Asanbladak

Ttipi-Ttapa 2017ko mai. 16a, 08:45

Abuztuaren 19an izanen da aurtengo Arantza Raock jaialdia.

Abuztuaren 19an ospatuko den jaialdia iragartzeko lanak ekainaren 4eko gauerdia baino lehen aurkeztu behar dira 

Arantzako Gazte Asanblada urteko bere ekitaldi nagusienetako bat antolatzen ari da. Arantza Rock abuztuaren 19an izanen da eta eguna iragartzeko kartel lehiaketa antolatu du aurten ere. Lanak aurkezteko epea, ekainaren 4ko 23:59 arte irekia dago.

 

Lehiaketarako parte-hartzea irekia da. Pertsona bakoitzak lan bakarra aurkezten ahal izanen du eta lanak originala eta argitaratu gabea izan behar du. A3 formatuan aurkeztu behar da eta informazio honek agertu behar du: Arantza Rock 2017 (logo berri bat sortu) eta 22 (edizioa); Abuztuak 19; taldeen izenak: Estu & Larri, Liher, Bad Sound System, Trikizio, DJ Jotatxo. Sarrera debalde. Egitaraua: 13:00etan aperitibua, 14:00etan bazkaria, bazkalondun jinkana, Ilunabarrin poteua elektrotxarangarekin eta 22:30etik aitzinera kontzertuak; Ikurrak: Euskal Presoak Euskal Herrira eta Eraso sexistarik ez. Arantzako Gazte Asanbladaren zigilua ere behar du.

Kartela arantzagazteasanblada@gmail.com e-postara bidali behar da ekainaren 4erako, 23:59 arte. 200 euroko saria eramanen du irabazleak eta epaimahaia Gazte Asanbladako kideek osatuko dute. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun