Talde beteranoa jarri zuen goma gainean Beti Gaztek: Beñardo Iantzi, Alejo Sarobe, Joxe Angel Mitxelena eta Gerardo Telletxea aritu ziren tiran, Mikel Apeztegia entrenatzailea eta Iñigo Altzugarai laguntzaile zutela.
Emakumezkoetan, 255 kiloko kategorian, Beti Gazteko neskak hirugarren izan ziren. Hauek talde berria eta gaztea dute, lehen aldiz lehian aritu diren neskek osatua: Aitziber Goienetxe, Oiartzungo Udane Arbelaitz, Aurtizko Oihana Mindegia eta Ainhoa Ubiria izan dira tiralariak. Entrenatzailea Karmele Pikabea izan zuten eta laguntzailea Kristiñe Txoperena. Txantrea izan zen txapeldun eta Berriozar txapeldun orde eta Kaskallueta eta Antsoainen aitzinetik sailkatu zen Lesakako taldea.
20 urtez beheitiko kategorian, Lesakan bezalaxe, Berriozar izan zen lehenbizikoa, Araxes bigarren eta Ultzama hirugarren.
Kadet emailan Araxes izan zen nagusi (5 puntu), Basaburua B bigarren (4 puntu), Basaburua A hirugarren (2,5 puntu), Berriozar laugarren (2,5 puntu) eta Andra Mari bosgrren (puntu 1).
Maiatzaren 20an Larraintzarren eta maiatzaren 27an Berriozarren jokatuko dituzte ondoko saioak, gizonezkoak 300 kiloko kategorian eta emakumezkoak 235 kiloko kategorian, lehen jardunaldia. 20 urtez beheitikoek eta kadeteek hirugarren eta laugarren jardunaldiak jokatuko dituzte.