Gizonezkoak 320 eta 300 kiloko kategorietan, emakumezkoak 255 eta 235 kiloko kategorietan, 20 urtez beheitikoak (280 kilo) eta kadeteak (280 kilo) lehiatuko dira.
Gizonezkoen 320 kiloko kategorian Beti Gazte izanen da eskualdeko ordezkari bakarra eta lesakarrekin batera, Berriozar A eta B, Antsoain eta Txantrea ariko dira. 300 kiloko kategorian Kaskallueta gehituko zaio boskoteari.
Emakumezkoetan ere Beti Gazte izanen da eskualdeko ordezkari bakarra eta Antsoain, Berriozar, Txantrea eta Kaskalluetarekin lehiatuko da bi kategorietan.
20 urtez beheitiko kategorian ez da eskualdeko tiralaririk izanen (Ultzama, Berriozar eta Araxes ariko dira) eta kadetetan, Baztango Basaburuak bi talde kantxaratuko ditu eta Araxes, Berriozar eta Andra Marik bana.
Larunbat arratsaldean Lesakako frontoian, gizonezkoen 320 kiloko, emakumezkoen 255 kiloko, 20 urtez beheitikoen eta kadeteen lehen jardunaldiak jokatuko dituzte.
Maiatzaren 13an, 17:00etan Antsoaingo pilotalekuan izanen da bigarren jardunaldia. Gizaseme eta emakumeen kategorietan bi lehenbiziko sailkatuen arteko finalak jokatuko dituzte.
Maiatzaren 20an, 18:00etan Larraintzarko pilotalekuan gizasemeen 300 kiloko eta emakumezkoen 235 kiloko lehen jardunaldia eta 20 urtez beheitiko eta kadete mailako hirugarrena jokatuko dute eta maiatzaren 27an Berriozarren jokatuko dituzte azken jardunaldiak. Gizaseme eta emakumeen kategorietan bi lehenbizikoek finala jokatuko dute, baita kadeteek ere.