Ricardo Baroja eskolak argazki rallya prest du Beran maiatzaren 6rako

Ttipi-Ttapa 2017ko mai. 5a, 07:40

Lehen Hezkuntzako bigarren eta seigarren maila arteko ikasleei zuzendua

Berako Ricardo Baroja eskola publikoko Guraso Elkarteak antolatuta, Lehen Hezkuntzako bigarren eta seigarren maila arteko ikasleek argazki rallya eginen dute maiatzaren 6an.

Larunbatean, 16:00etatik 18:30era eginen dute rallyan, taldeak lau lagunez osatuak egonen dira eta gaia librea izanen dute.

Larunbat honetan aterako dituzten argazkien erakusketa ekainaren 1 eta 2an jarriko dute Kultur Etxean (17:00etatik 19:00etara).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun