Aipatzekoa da maiatzaren 6an Akordeoiaren Munduko Eguna ere ospatzen dela eta beraz, Etxalar izanen da Infernuko hauspoaren hiriburu
Larunbat goizean kalejira eta 200 lagunendako bazkaria izanen dute eta gero, Juan Jose Tomasena omenduko dute
Nafarroako akordeoilarien elkarteak antolatuta, maiatzaren 6an Etxalarren ospatuko da Nafarroako Soinularien Topaketa. Larunbatean 11:00etan akordeoilariei ongietorria eginen zaie eta kalejira eginen da herrian barna. Ondotik, 14:30etan frontoian bazkaria eginen dute 200 bat lagunek, Doneztebeko Santa Maria jatetxearen eskutik, eta ondoren Juan Jose Tomasena akordeoilariari omenaldia eginen zaio.
Aipatzekoa da maiatzaren 6an Akordeoiaren Munduko Eguna ere ospatzen dela eta beraz, Etxalar izanen da Infernuko hauspoaren hiriburu
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.