Zimiko Punk jaialdia ospatuko dute maiatzaren 6an Berako Katakun

Ttipi-Ttapa 2017ko mai. 4a, 07:06
El exterminio de la raza del mono da larunbatean Katakun joko duen taldeetako bat.

Larunbateko bazkariaren ondotik, zortzi taldek joko dute 

Apirilean hainbat ekitaldi antolatu ditu Kataku herri ostatuak. Askapenaren hitzaldia, pegatinen erakusketa, Kaskezun, Candidato Manchu eta Sorootan Babies taldeen kontzertuak. Aitzinera begira, maiatzean ere ekitaldi politak prestatu ditu. Erraterako, maiatzaren 6an Zimiko Punk jaialdia eginen dute bertze urte batez Katakun. 

 

Larunbateko bazkariaren ondotik, 16:00etatik aitzinera El exterminio de la raza del mono, Baserriko olaskuek labien, Ostion, Txorroskilo, Yakovlev42, korkones, Holy nuns eta T.A.D. taldeek joko dute.

Maiatzaren 11n, ortzegunean Dantzara Plazara Baztango taldearen eskutik hitzaldia antolatu du Goldatz Berako Emakume Talde Feministak.

Maiatzaren 12an, ortziralean kontzertua eskainiko dute Occhi di farfalla eta Doble capa taldeek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun