Larunbat goizean abiatuko dira Beratik eta Pozalaguako lezeak bisitatu ondoitk, bazkaria izanen dute. Emanaldia, larunbat arratsaldeko 7etan eskainiko dute Biañezko San Andres elizan. Aldi honetan, Maria Barredok beteko ditu abesbatzako zuzendari lanak eta Begoña Rudik joko du pianoa. Lehenik, Berako Abesbatzak bere aldetik errepertorio zabala eskainiko du eta ondotik, Karrantzako abesbatzakoekin batera lau abesti kantatuko dituzte. Biharamunean ere zenbait bisita eginen dituzte eta bazkalondoan bueltatuko dira Berara.
Berako Abesbatzakoek Karrantzakoekin eginen duten elkartrukearen lehen hitzordua izanen da larunbateko kontzertua, izan ere bizkaitarrek maiatzaren 27an bueltatuko baitiete bisita, Berara etorriz.