Felix Errandonearen omenez egiten den txirrindularitza probarako boluntarioak behar ditu Gure Txokoak

Ttipi-Ttapa 2017ko api. 26a, 12:42

Felix Errandonea memoriala abiatu dadin, ezinbertzekoa izanen da boluntarioen laguntza.

Maiatzaren 6an eginen dute Beran junior mailako txirrindulariei zuzendutako probaren 40. edizioa 

Datorren maiatzaren 6ean (larunbata) 40.  Felix Errandonea Memoriala antolatu du Berako Gure Txokoa elkarteak, juniorrentzako txirrindularitza proba. Arratsaldeko 5etan hasiko da eta bi ordu beranduago bukatuko den proban laguntzeko boluntarioak behar ditu Gure Txokoak.

 

Berako elkarteak bidalitako oharrak dioenez, «ongi dakizuen bezala, bolondresak beharko genituzke, bai bidegurutzetan egoteko baita motoetan joateko ere. Animatzen bazarete, idatzi email bat guretxokoaelkartea@gmail.com helbidera edo idatzi mezu bat 626309438 zenbakira».

Egunean bertan 16:15ak aldera Iamotenean egon beharko dira boluntarioak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun