Berako Lagun Haundiak elkarteak urteko batzarra eginen du apirilaren 27an

Ttipi-Ttapa 2017ko api. 25a, 16:10

Ortzegunean 17:30ean elkartearen egoitzan

Berako Lagun Haundiak elkarteak urteko batzar orokorra eginen du apirilaren 27an, ortzegunean 17:30ean elkartearen egoitzan. Urteko kontuak eta urteko programa azalduko zaie bazkideei eta merendu mokadua izanen dute bertaratzen diren guztiek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun